logo
Publicate per le Union Mundial pro Interlingua (http://www.interlingua.com)

Interlingua

Per Thomas
Create 2006-01-24 22:01

INTERLINGUA

UMI  Interesik al duzu nazioarteko komunikazioan Europan, Ipar eta Hego Ameriketan, Australian edo Afrikako eremu handietan?

Ikasi nahi al duzu hizkuntza bat, baina uste duzu hori zaila dela?

Gertatzen al zaizkizu interesgarri hizkuntzak orokorki?

Har ezazu kontuan eta ikas Interlingua, nazioarteko komunikaziorako tresna modernoa!

Interlingua honelakoa da:

Europa Paneuroparra.
Interlinguak ondoko hizkuntzetatik idokitako hitzak erabiltzen ditu: italiera, espainiera/portugesa, frantsesa, ingelesa, alemana eta errusiera.
Scientia Zientifikoa.
Interlingua europar eta amerikar hizkuntzalari askoren lankidetza handi baten emaitza da. Haiek metodikoki idoki dute europar hizkuntza nagusiei erkide eta nazioartekoa den hiztegia.
Natura Naturala.
Interlinguaren alderdi bat ere ez da artifiziala edo asmatua. Ezaugarri guztiak europar etorkiko hiru hizkuntzatan gutxienez oinarriturik daude. Interlingua: artifizialtasunik gabeko sinplifikazioa!
Conversation Praktikoa.
Milioika pertsonak Interlingua "begiratu batean" ulertzen dute. Bereziki hizkuntza erromantzeen hiztunek Interlingua berehala ulertzen dute, eta ia ahaleginik egin gabe. Ezin hobea zure bidaietarako!
Facile Erraza.
Interlinguaren gramatika oso beti-batekoa da eta hitzen ahoskera arau hertsi eta sinpleen araberakoa da. Interlinguarekin salbuespen eta irregulartasunez betetako zerrenda amaigaberik ez... Interlingua ikastea atsegina da oso!
Libros Pedagogikoa.
Interlinguarekin, zeuk ia automatikoki zeure ama hizkuntzako hitz "arrotz" edo "landu" asko ikasten dituzu. Interlingua geroagoko zeure ikasketetarako oinarri ezin hobea da.
Bandieras Neutrala.
Interlingua ez da kultura edo herri bakar baten jagegoa. Jaiotzetiko ezein ere hiztunek ez du abantaila bidegaberik. Hitzegin ezazu Interlingua eta eman iezaiozu amaiera hizkuntza bereizkeriari.
Ponte antique "Latin modernoa".
Nazioarteko hitz gehienak latin edo grekotikoak dira. Interlinguan, nazioarteko hitz hauek forma prototipikoak eta estandarizatuak hartzen dituzte. Ondorioa "latin moderno" bat da nazioartekoa eta sinplifikatua, dotorea eta praktikoa.
Musica Jostagarria.
Interlinguarekin zeuk pertsona adimendun eta originalez beteriko eta handituz doan erkidego bat aurkituko duzu. Gure konferentziak [0] ezin ahaztuzko esperientziak dira. Etor zaitez eta josta gurekin! Ongi etorri!

Version breve

Interlingua nazioarteko hizkuntza bat da zein izan baitzen Europa eta Amerikako hizkuntzalari askoren lankidetzaren emaitza. Interlinguako hitzak latin, greko eta beste hizkuntzetatiko nazioarteko hitzetan oinarriturik daude existitzen direnak italieran, frantsesean, espainieran/portugesean, alemanean eta errusieran. Interlinguaren gramatika sinple eta erraza da. Ahoskera erregularra eta kontinental europarra da.

Argibide gehiago jasotzeko, klik egizu hemen! [0]


Adresse de fonte:
http://www.interlingua.com/interlingua-eu